Prestakuntza
Fisika zientzietan lizentziatua, elektronika eta automatika espezializazioan, Euskal Herriko Unibertsitatetik, eta Business Administration Masterra (MBA) ESEUNEtik.
Esperientzia
Zenbait enpresatan ardura karguak bete ondoren, 2006an Rezikleta proiektuan parte hartzen hasi zen, Zuzendari Tekniko gisa; geroago, 2007an, enpresa horretako Ingurumen Zerbitzuen Ataleko zuzendari bilakatu zen, eta 2012an Koopera Gizarte Sarearen Zuzendari Gerentearen kargua hartu zuen.
Koopera
Koopera Gizarte Sarea bigarren graduko kooperatiba bat da, Gizarte Ekimeneko Kooperatibak eta Caritasek bultzatutako Laneratze Enpresak biltzen dituena; bere helburua da gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak laneratzea eta gizarteratzea, hori lortzen lagun dezaketen jardueren bidez, hala nola, ingurumen-zerbitzuak, berrerabilera eta birziklapena, kontsumo jasangarriak, prestakuntza eta pertsonentzako arreta.