Débora Alasraki 3 D Click-en ko-sortzailea eta CEO da. 3 D Click startUp bat da, 3Daren barrerak apurtzeko asmoarekin sortu zena eta 3Dko pertsonalizazioa eta lankidetza Packaging, Merchandising eta Komunikazio Bisualaren ekosistemaren erdigunean jartzen duena, produktu berrien time-to-market deritzana % 80 baino gehiago bizkortzeko. Arkitekturan lizentziatua Bartzelonako UPC eta THU Karlsruhetik, eta MBA Nimbas-Utrecht eta Bonnetik, Déborak Kolonian eratu zuen bere lehenengo “Mediatectura” bulegoa, teknologia digital berriak Arkitekturari aplikatzen saiatuz, eta Alemaniako arkitekto garaikideen obren lehenengo bilatzaile bisuala sortuz. Espainiara itzuli zenean, kultura eta kirol ekitaldi handien diseinu, kudeaketa eta inplementazioan lan egin zuen (Forum, RCTenis Bartzelona, Macba) eta enpresa berri bat eratu zuen, “Urbanmedia3D”, teknologia berriak (3D Scanner, GIS, Multimedia) arkitekturarekin berriz ere uztartuz. Ezbehar pertsonal larri batek behartuta, bere lehengo bizitza itxi eta berriz ere hasi behar izan zuen hutsetik.
Aspalditik prestatzen ari zen baina merkatua prest egon eta eskatu arte abiatu gabe zeukan proiektu batez hasi zen: 3Dren potentzial osoa guztien zerbitzuan jartzea (3D Scanning, 3D Printing, 3D AR, VR, IoT), plataforma bat garatuz bai 3Dren alorreko adituek eta ez-adituek aukera izan zezaten elkarrekin kolaboratzeko produktuen sorrera bateratuan, erabakiak hartzen laguntzeko denbora errealeko bistaratze, pertsonalizazio eta lankidetzatik.