- Aeronautikako Ingeniaria Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Aeronautikako Ingeniarien Goi Eskola Teknikotik 1992 urteaz geroztik.
- 1993an ITPn sartu zen, eta enpresa horretan zenbait ardura izan ditu, hala nola TP400D6 motorraren (Airbus A400M garraio-hegazkinaren planta eragilea) Ingeniari Burua eta proiektuen kudeaketako zuzendaria.
- Gaur egun ITPko Head of Advanced Engineering da, teknologia eskuratzeko prozesuaz eta diseinu- eta garapen-proiektuen definizio kontzeptualeko faseaz arduratuz.
- 1997az geroztik, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Aireontzi eta Ibilgailu Espazialen Saileko irakasle elkartua da.
- Artikulu ugari argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, eta zenbait txosten aurkeztu ditu aeronautikari buruzko nazioarteko batzarretan.