QUÍMICAS DEL VINALOPÓ eta ENDEMIC BIOTECH enpresa taldearen Zuzendari Nagusia da, eta Etnobotanika eta baliabide naturalen zale amorratua. Ikerketa eta Garapen Atalaren burua da, eta hortik Ekonomia Zirkularrari, klima-aldaketa moteltzeari eta karbono-aztarna murrizteari buruzko proiektuak gauzatzen ditu. Ziurtagiri ekologikoen aurrendaria da, eta, hala, Valentziako Komunitateko lehenengoko Ekolabel ziurtagiria lortu zuen garbiketa-produktuen kategorian. Alacanteko AEBA enpresa teknologikoen elkarteko bazkide sortzailea da. Lurraldearen jasangarritasuna sustatzen du Biovalle Proiektuaren bitartez, eta lehengoratze kolektibo jasangarriaren alde egiten du Mensa Cívica ekimenaren bazkide ongile gisa.