Basque Ecodesign Meeting-ak enpresa arrakastatsuen 50 kasu baino gehiago aztertuko ditu, dagokien sektoreetan lidergoan diren industria enpresen eskutik
Basque Ecodesign Meeting-aren 2017ko edizioa egituratzen den bi osoko bilkuren eta 12 saio paraleloetan zehar, protagonisten eskutik, Ekodiseinuaren eta Ekonomia Zirkularraren 50 kasu arrakastatsu baino gehiago aurkeztuko dira.
Basque Ecodesign Center-a osatzen duten enpresez (CIE Automotive, EDP Naturgas Energía, Euskaltel, Eroski, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia, Orona, Vicinay Sestao) gain, eta kontu honetan garatu dituzten zenbait proiekturen berri emango dutenak, beste enpresa buru batzuk ere izango dira Basque Ecodesign Meeting 2017an beste kasu arrakastatsu batzuk aurkezteko.
Kongresuan parte hartuko duten jada baieztatutako enpresen artean honako hauek nabarmendu ditzakegu: A&B Laboratorio de Bioteconología, Aernnova, Befesa Aluminio, Bridgestone, BSH Electrodomésticos, Cegasa, Danone, DMP, Ekorec, Eldu, Grupo Indumental, Ingeteam, ITP, Koopera, La Salve, LKS, L’Oreal, Metro Bilbao, Pernod Ricard, Pescanova, Pine, Procter&Gamble, Químicas Vinalopó, Rebattery, Renfe, Saint Gobain, SEAT, Sidenor, Trienekens, Tubacex, WYS.
Zerrenda horri aurki gehituko zaizkio industria enpresa gehiago, eta parte-hartzaileekin batera, bi egunez eztabaidatuko dute sutsu Kongresuan Ekonomia Zirkularraren printzipioek produktu industrialen diseinuan eta garapenean duten eraginen gainean.