Basque Ecodesign Center lankidetza publiko-pribatuko ekimen bat da, eragile hauek biltzen dituena: CIE Automotive, EDP, Euskaltel, Eroski, Siemens Gamesa renewable energy, Iberdrola, Ormazabal Velatia, Orona eta Vicinay Sestao euskal enpresak, Eusko Jaurlaritzako Ihobe eta SPRI sozietate publikoak eta Euskadiko kluster industrial nagusiak. Bere helburua da Euskadiko enpresei beren lehiakortasuna barneko eta kanpoko merkatuetan hobetzen laguntzea, ekodiseinatutako produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzearen bidez.
Basque Ecodesign Center 2011 urtean eratu zen, enpresa pribatuen arteko lankidetza sustatzeko tresna gisa, merkatuaren erronka berriei modu eraginkorragoan heltzeko xedez, ezagutza konpartituz, joera berriak detektatuz, esperientziak trukatuz,… azken batean, sektore osagarrien gaitasunak batuz eta lankidetzarako proposamenak egituratuz, bai proiektu berritzaileetan eta bai Ekonomia Zirkularrerako trantsiziotik ondorioztatzen den merkatu berde berria aprobetxatzera zuzendutako ekimenetan.
Mahai-inguruan, Basque Ecodesign Centerrek bere ibileraren urte hauetan lortutakoa aztertuko da, eta baita etorkizun hurbilean agertzen diren erronka eta aukerak ere. Hori guztia bere bazkide diren enpresen eskutik, alegia, euren sektore ekonomikoetan lider diren eta nazioarteko presentzia zabala duten enpresen eskutik.
Moderatzailea: Elena Moreno Zaldibar (Ingurumen sailburuordea)
Hitzaldia ikusi