Basque Ecodesign Meeting 2017 Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da. Euskalduna Jauregia hiri erdi-erdian dago, Bilboko nazioarteko aireportutik minutu gutxira, eta ezin hobeto komunikaturik, errepidez, trenez nahiz itsasoz.
Hiriko hotel gehienetatik aise iritsi daiteke oinez Jauregira; gainera, hurbil dago Bilboko museo handietatik (Guggenheim, Arte Ederren Museoa, Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa) eta merkataritza, gastronomia eta aisialdi gune erakargarrienetatik.
475 ibilgailurentzako tokia duen aparkalekua dauka. Taxi geltokiak ere badira bertan, bai eta tranbia moderno bat ere.
Basque Ecodesign Meeting 2017 aren osoko bilera eta saio ezberdinak Euskalduna Jauregiko areto ezberdinetan egingo dira. Jauregiaren barnean mugikortasuna laguntzeko xedez, bai programan bai hitzaldi ezberdinetan erakutsiko den kolorezko kode batekin identifikatu da areto bakoitza, eta halaber, parte-hartzaile bakoitzak erabiliko duen egiaztagirian bertan (izen-ematea burutzean aukeratu saioen arabera).
Euskalduna Jauregiaren gaineko informazio gehiago | Nola heldu Bilbora | Nola heldu Euskalduna Jauregira
Modu eskematikoan, hona hemen ekitaldiko saio eta aretoen zerrenda.
1. Eguna.- 2017 irailak 19 |
Sala Barria: Batzarraren aurkezpena eta inaugurazioa, 1 osoko bilkura, 2 osoko bilkura, mahai-ingurua |
Sala Barria: 1. saio tematikoa – Ekodiseinua ekonomia zirkularrerako: produktuen iraupen luzeagotik negozio-eredu berrietara. |
Sala A4: 2. saio tematikoa – Gardentasuna kontsumitzaileei zuzendu-tako ingurumen-komunikazioaren ele-mentu gisa: Produktuaren Ingurumen Adierazpenetik Ingurumen Aztarnara. |
Sala A2: 3. saio tematikoa – Hornidura-katearen ingurumen-trakzioa: nola integratu eragile guztiak negozioaren ingurumen-hobekuntzan?. |
Sala E: 4. saio tematikoa – Hiri Jasangarriak: Produktu eta zerbitzu berriak biharko hirirako |
Sala A3: 5. saio tematikoa – Hondakinak baliabideen iturri lehiakor gisa |
Sala C1: 6. saio tematikoa – ENCORE, Europako Eskualdeak |
2. Eguna.- 2017 irailak 20 |
Sala E: 1. saio sektoriala – Mugikortasuna eta Garraioa |
Sala A4: 2. saio sektoriala – Makineria eta ekipo elektriko eta elektronikoak |
Sala A3: 3. saio sektoriala – Altzariak eta arkitektura |
Sala Barria 1: 4. saio sektoriala – Ontziak eta bildukiak |
Sala Barria 2: 5. saio sektoriala – Elikadura |
Sala A2: 6. saio sektoriala – Ekonomia Zirkularrerako heziketa |