Better products & services for a new circular economy

Basque Ecodesign Meeting Batzarraren 2017ko edizioaren ardatza izango da aztertzea zer-nolako inplikazioak izango dituen, sektore industrialarentzat, Ekonomia Zirkularrerarako trantsizioak Europako eredu ekonomikoan eragindako aldaketak, eta aztergai izango du, halaber, nola bihurtu daitekeen erronka horiek negozio-aukera eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko aukera.

Gai horiek aztertzeko, Basque Ecodesign Meeting 2017ek 120 txostengileren baino gehiagoren parte-hartzea izango du, hainbat eremu sozioekonomikotakoak, administrazio publikotik sektore pribatura. Hori guztia 2 batzar-egunetan banatuta, hiru saio orokorrekin eta 12 saio paralelorekin. Azken batean, Batzar honek bidea emango du Bilbo eta Euskadi Europako foro onenetako bat bilakatzeko, sektore industrialaren etorkizuneko erronkei buruz hitz egiteko, eztabaidatzeko eta horren inguruko akordioak bilatzeko.

NON

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra etorb., 4
Bilbao (Bizkaia)
Nola iritsi Bilbora?

NOIZ

Asteartea – asteazkena
2017 iraila 19-20

Izen-ematea dohainik!! Plaza kopuru mugatua!!

AZKEN EDIZIOAK:
Basque Ecodesign Meeting 2014

Basque Ecodesign Centerrek ekodiseinuari buruzko nazioarteko ekitaldia

Bi urtetik behin, Basque Ecodesign Centerrek ekodiseinuari buruzko nazioarteko ekitaldi bat antolatzen du: Basque Ecodesign Meeting– BEM2017.

Ekodiseinuari buruz Europan egiten diren topaketa nagusietako bat da. Enpresetako bostehun profesional inguru bildu ohi ditu, alegia, erabakiak hartzeko ardura duten eta ekodiseinua eta produktuaren ingurumen-berrikuntza beren erakundeen politiketan txertatzeaz interesatzen diren profesionalak, hori guztia abantaila lehiakorrak lortzeari begira. Parte hartzen dute, orobat, produktu eta zerbitzuen diseinu industrialaren alorreko pertsonal teknikoak eta profesionalek, unibertsitateek eta administrazio publikoak.


BEM2017

BEM2017ra askotariko jarduera sektoreak bertaratuko dira. Azpimarratzekoak dira, besteak beste, makineriaren sektorea, sektore elektriko – elektronikoa, berriztagarriak, garraioa eta mugikortasuna, ontziak eta bildukiak, elikadura, IKTak, eraikuntzako materialak eta altzariak.

BEM2017 Bilbon (Bizkaia) egingo da, irilaren 19an eta 20an, Euskalduna Jauregian. Lehenengo egunean, osoko bilkura bat eta gaikako foroak egingo dira, eta bigarren egunean izaera sektorialeko foroak.


Gainerako...

BEM2017 hasiko gara...

ERRONKA GARBIA

Antolakuntzak ingurumenaren kontserbazioarekin hartuta duen konpromisoaren froga gisa, BASQUE ECODESIGN MEETING 2017k bete egiten ditu ekitaldien ingurumen-jasangarritasunaren ERRONKA GARBIA ziurtagiriaren betekizunak.

 Informazio gehiago

Egutegia

Antolatzaileak

Antolakuntzan laguntzen duten era

Erakunde kolaboratzaileak

Beste erakunde kolaboratzaileak